XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

adlag. Lotu edo elkartu gabe; abandonaturik.

Halatsu dabil antzerkia azkenaldian eta ez du 95ean aitzinera egin, nahiz eta saiorik izan den.

Azpiegitura eta zirkuitu eske dabilen esparruari aurrera egiteko oinarria jarri zaio EAEn Euskadiko Antzerki Sarearen (EAS) sorrerarekin.

Arrantzale gehienak ez bezala ordea, sare-zulo zabalegiak ez ote diren dirudi, eta hainbat ekimenek amateurrak bereziki antxoa moduan ihes egiten dute, baina ez itsasoaren askatasunera, merkatuaren zabalean deslai ibiltzera baizik.

Sarea eratua da, baina arrantzan frogatu beharra dago.

Oraindik ibili badabiltzan taldeetan, ordea, izan da estreinurik, eta gauza ez dago hain geldi, ez behintzat Hego Euskal Herrian.

Bestelakorik erran daiteke Bidasoaz iparraldera.

Koldo Ameztoiren ekimen txalogarriak eta udako pastoralaren zuhaitzak ez digu idortutako basoa, basamortua ezkutatu behar.

Deslai, azkenik, abandonaturik, iparra erakutsitako izar bat itzali delako.

Kultura eta euskararen hainbat alorretan lan eskerga egindako Antonio Mª Labaienek 95ean jaitsi du agert-oihala, azken aldiz.

San Martin ondorenean, azaroaren 18an aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak EAS, Euskadiko Antzoki Sarea.

Antzerkiaren zerria hil eta ikusleen txerribodarako nahikoa jaki.

Antzoki zerrenda eta sarean ziren talde mordoska, oholtzatik kanpo utzi zituen planak hainbat talde amateur guztiak.

Nagusiki ikuskizun handiak eta talde profesionalak EASen sartuta, antzerkiaren hainbat eremuk txartelik gabe jarraitzen dute.

Urtetan erreferentzia izandako Lekeitioko Jaialdia monologo tragikoan murgildu zen: laguntzarik ezean, 95ean jaialdirik ez.

EAS sareari ihesi zaizkion hainbaten antzera.